XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); baita itz batzu aren aotik entzun; baita berari ere, zenbait itz esan, azken itzak izango ziranak...! Ta ai! Nolako itzak...! Biotzetik biotzeratikoak...!.

Montini kardenala ere, arin-arin, eldu zan Milan'dik aidez Erroma'ra.

Ona Aita Santuak esan zizkion azken berbak: zuri uzten dizut Eliza, baita Eliz-Batzarra, baita Pakea....

Geroak egiaztuko digu, 23-garren Yon igarlea izan zala, dar-dar zegioten ezpaiñetaz orrelako berbak ebaki zizkionean Montini kardenalari.

23-garren Yon'en eriotzagatik izan ziran mundu zabaleko ikara ta negarrak zerbait iraungi ziranean, guztien begietara galdera auxe agertu zan aidearen erdian: Eta Elizaren Batzarraz zer?.

Eliz-legedian alde aurretik dago erabaki-ta, olako Batzarra egiten ari diranean, burutu baiño len Aita Santua il baledi, orduan Batzarra ere, berez bezela, mozturik gelditzen dala; ta mozturik dirauela ere, urrengo Aita Santuak, berriki, ideki arte.

Baiña Aita Santuak nai ezpalu berriro idikitzea, orduan itxirik yarraituko luke; ta Yainkoak daki noiz arte.

23-garren Yon il zanean, baziran or-emenka surmurruak, Aita Santu berriak etzuala bide berdiñetik yarraiki nai izango, bear bada.

Ala ere baziran beste ezagupide batzu, bide berdiñetik yoatea nai izango zuala, uste izateko.